Zeure hizkuntza hautatu / Elige tu idioma / Choose your language

Tierra y Madera

Zure landetxea, Barrion.
Zur eta lur geldituko zarete!

Baldintza orokorrak

Baldintza Orokorrak

Erreserbak, ordainketak eta gordailua:


Etxe ororen erreserba egiteko (taldeak), formulario hau osatu behar da bezeroaren datuekin. Aurrerapen edo zeinuaren legez % 25 eskatuko da.

Erreserba finkoa izateko aurrerapena jaso behar dugu. 24 ordu pasatuko balira aurrerapena jaso barik, erreserba bertan behera geratuko litzateke.

Aldez aurreko ordainketa eta formularioa bidaltzeak etxearen baldintza orokorrak onartzea dakar.

Aurrerapena gordailu bilakatzen da Landetxera iristean, beraz, ordainketa guztia aldez aurretik edo egonaldia bukatzerakoan (landetxearekin adosten denaren arabera) egin behar da, eta kopuru oro kontuan hartuz.

 Bezeroak etxetik irten aurretik eragindako kalteen berri emateko betebeharra du. Ezer esatenez bada, landetxeak izkututako kaltealk eskatu ditzake taldea joan denetik hurrengo 72 orduetararte.

Gordailua egonaldiaren bukaeratik 24 ordura itzuliko da, etxearen egoera ona egiaztatu ondoren. Gordailuaren itzulkinak ez du bezeroaren erantzukinuza ezabatzen ezkutuko kalteak agertuz gero.

Ordutegia:


Ostatuaren sarrera, iritsitako eguneko 17:00etan hasiko da.

Gela eta apartamentuen irteera 12:00baino lehenago egin behar da irteerako egunean. Edonola ere, sarrera edo irteerak markatutako ordutegia gainditzea nahi baldin ba duzue, mesedez eskatu ta baldintzak azalduko dugu.

Harrera-ordurik ez dugu, beraz, oso garrantzitsua da guretzat ezagutzea gutxi gorabehera zein ordutan helduko zareten. Halaber, alferrikako itxaroteak saihesteko, ordubete inguru iritsi aurretik deitzea gomendatzen dizuegu.

Giltz-postontzia: Gure tekla-kaxaren bidez, filtzak entregatzeko aukera dago. Beharrezkoa balitz, jakinaraziko genizueke.

Baliogabetzea:


Kargurik gabe heldu baino 30 egun lehenago baliogabetzen bada.

Erreserba ororen % 25 hogeitamar eta egun bateko tartean baliogabetzen bada.

Ordainagiriaren egunean bertan behera uzten bada edo bezeroa agertuko ez balitz, lehenengo gaua kobratuko litzateke

Jaiegunetan, zubietan, goi-denboraldian edo gertakari berezietan, baliogabetze-baldintza desberdinak gerta litezke. Kasu horietan bezeroak erreserba egiterakoan informatuko genuke.

Prezioak barne hartzen du:


Maindireak eta toailak (6 gau baino gehiago egotekotan, izara eta toailaberriak entregatuko lirateke)

Elektrizitatea, ura, berogailua eta egurra tximinientzat.

WIFI

Ontzi-garbigailua, Nespresso, irabiagailua, zukugailua, lapikoa, plantxa, zartaginak, hozkailua, mikrouhin labea eta hornidura (baxera, mahai-tresnak, ontziak, sukaldeko materiala eta abar). Talde handientzako altzari egokiak.

Pantaila erraldoia eta proiektorea (ordenagailu eramangarri bat beharrezkoa da).

3 aulki altu
 
Lorategia, gas barbakoa, paellera handia (20-25 lagunentzako) propano erregailu batekin. Garbiketa tresnak.

Sartu baino lehen, garbiketa. Egonaldian, garbiketa bezeroaren erantzukizuna izango da, eta itxultzeko orduan, etxeak garbitasun edo txukun eza nabaria izango balu, bai etxe barruan zein kanpoan, garbiketa-gastuak gordailuetatik kenduko lirateke.

Prezioak at uzten du:


Bezeroak, proiektorea eta pantaila erraldoia erabili nahi badu, VGA konexiodun ordenagailu eramangarri bat ekarri beharko luke.

Nespresso kafe-makina erabiltzeko kapsulak.

"Prezioak barne hartzen du" atalean islatzen ez den beste edozein elementu.

Maskotak:


Animaliak ongi etorriak dira landetxean, eta zuen gela barnean egon daitezke. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik jakinarazi behar diguzue, etxea egokitzeko.

Animalien egonaldiak, maskota eta gau bakoitzeko 5 €-ko gehigarria izango du. 

Ohe berezi bat prestatuko dugu haientzat, baita ura, aska eta eskuoihalak ere emango dira.

Animalien dokumentazioa eta txertoak eguneratuak egon behar dute. Bezeroak maskotak eragin dezakeen kalteengatik erantzukizuna hartuko du.

Higiene arrazoiengatik, lorategia maskota garbitzeko eremu gisa erabiltzea ez da onartzen.

Animalien egonaldia aldez aurretik ez baduzu jakinarazten, gau bakoitzeko 20 €-ko gehigarria aplikatuko da.

Arau Orokorrak:


Bezeroak etxea, altzariak, ostatuan erabilgarri dauden tresnak, instalazioak eta ekipamendua zaindu behar ditu. Gaizki erabiltzen edo kaltetzen baditu, horiek ordezkatzeko edo ordaintzeko betebeharra izango du.

Ezin daitezke landetxeko eskuoihalak edo lihoak kanpora atera.

Jabeen baimenik gabe ohe edo altzariak mugitzea ez dago onartuta. Era berean, barneko altzariak eraikinaren at ateratzea debekatuta dago.

Etxe barruan ez dago erretzerik.

Ordainketa motak hauek onartuta daude:
        Diruesku
        Transferentzia
       
Sehaska bat beharrezkoa balitz, aldez aurretik eska daiteke eta dohainik izango litzateke.

Garbitegi zerbitzua badago (garbiketa edo garbiketa eta lisatzea). Galdetu prezioak eta baldintzak.

Bezeroak egun eta ordu adostatuetan etxetik irtengo dira, eta giltzak jabeei itxuliko dizkie.
Share by: